• Ulma Packaging

ULMAk bere SIENNA flow pack makina rediseinatu du

2015/12/16
ULMA Packaging-ek garbi dauka beren bezeroei hadi entzuteak dakartzan onurak. Jarrera honi esker, bere ontziraketa makinak gelditu gabe aldatzen doaz hobekuntza berriak lortuz.

ULMA Packaging-ek aldaketa berri batzuk egin dizkio bere SIENNA flow pack ontziraketa makinari. Hobekuntza hauek medio, oso makina interesgarria bihurtu dute makina modelu hau barazki eta fruita bezalako produktuak ontziratzeko soluzioetarako.

Hobekuntza garrantzizkoenak bere soldadura sistemari dagokio. Askoz ere sendoagoa eta egonkorragoa izanik, kadentzia haundiagoa lortzea ahalbidetzen du.

Horrela, 75 ontzi/min abiadura lortzera erraz iritxi daiteke. Honek produktibitatearen %20-%25 inguruko igoera ezartzen du.

Beste onura batzuk ere baditu modelo berriak. Aurreko PLC kontrol sistema ordezkatua izan da. Kontrol sistema berria PC industrial propio bat da (UPC), guztiz ULMA Packaging-ek berak garatua.

UPC (Sienna)

UPC sistema berri honek askoz zehaztasun haundiko kontrola dakar ardatz eta mugimenduei dagokionez. Honek, mugimendu fluxu haundiagoa dakar eta ondorioz aurretik esandako produktubitate garapena.