• Ulma Handling Systems

ULMAK Baggage Handlingeko berrikuntza nagusiak aurkeztuko ditu Municheko INTER AIRPORT EUROPE azokan

2015/09/23
ULMA Handling Systemsek Baggage Handlingeko berrikuntza nagusiak aurkeztuko ditu urriaren 6tik 9ra Munichen (Alemania) egingo den INTER AIRPORT EUROPE azokan. Berrikuntzen artean; ekipajeak tratatzeko sistema integrala, sektorean dugun esperientzia zabalak bermatutakoa, produktu aukera zabala, eta edozein aireporturen behar funtzionaletara egokitzen diren soluzio modularrak aurkeztuko ditu.

ULMA Handling Systemsek, balio kate guztia barne hartzen duten soluzio logistiko integralak prestatzen ditu. Logistika prozesuaren diseinu sistemikotik, fakturazio, garraio, inspekzio-sistema, biltegiratze eta sailkatze hornidurak diseinatzeraino.

Inter Airpor Europe aireportuen industriako erreferentziazko azoka da Europa mailan. Aireportuetako operadoreen lehen aukera lurreko asistentzia, terminaletako operazioak, aireportuetako informatika eta aireportuen diseinurako zerbitzu, teknologia eta ekipamenduak eskuratzeko.