ULMAk 60 urte bete ditu. Zorionak! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk 60 urte bete ditu. Zorionak!

Ospakizuna dugu, aurten ULMAk esfortzuko, konpromisoko eta elkartasuneko 60 urte bete ditu. Duela 60 urte, pertsonekin eta inguruarekin konprometitutako gazte talde batek gaur egun ULMA dena sortu zuten, nazioartean presentzia sendoa duen errealitate sozio-enpresariala, alegia.
ULMAk 60 urte bete ditu. Zorionak!
2021/02/10

Orain, testuinguru orokorra oso bestelakoa denean eta zailtasunak eta ziurgabetasuna ditugula, gure ULMA Taldearen etorkizuna ziurtatzen jarraitu behar dugu, gure Misioari eta gure Balioei leial izanda, ilusioz, aurrerapausoak eginda, erronkak gure gain hartuta eta gure jende guztiaren alde eginda, espiritu berritzaile eta solidarioarekin.

Urteurrena ospatzeko, hainbat jarduera antolatuko dira urtean zehar, besteak beste hilero News Korporatibo berriaren bidez “Paseo bat gure historiatik” izenez argitaratuko diren pilulak eta beste ekimen batzuk ere bai.

60 urtez elkar hartuta. Zorionak!