Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea ULMA U-Test proiektuan burubelarri 4.0 aroan
  • Ulma Handling Systems

ULMA U-Test proiektuan burubelarri 4.0 aroan

2017/06/22
ULMA Handling Systems U-TEST proiektuan parte hartzen ari da zenbait zentro teknologikorekin batera, sistema adimentsu integratuek (IoT) ezengorkortasun egoeretan daukaten portaeren entsegu eta fidagarritasuna aztertzeko. 4.0 aroa da

ULMA Handling Systems-ek adierazi zuen “Logistikaren 4.0 aroan gaudela” eta aro hori produktibitatearen eta hazkundearen digitalizaziora gerturatu ahala, sentsoreetan oinarritutako ekipamendu integratuen erabilera hazten ari da, fabrikazio instalazioen eta logistikako azpiegitura eta ekipoen baitan.

Sistema ziberfisikoek (CPS, ingeleseko siglak erabiliz), prozesu fisikoak monitorizatu eta erabaki dezentralizatuak hartzen dituzte, elkarren artean eta gizakiekin komunikatuz eta elkarlana sustatuz, gauzen Internetaren bidez, IoT. Ondorioz, sistema horien kalitatea eta fidagarritasuna erabat garrantzitsuak izango dira garapen sistemen fidagarritasuna hobetzeari begira.

Hala ere, sistema ziberfisikoek (CPS) berezkoa dute ziurgabetasuna, sistema txertatuen, sareetako ekipoen, lainoko azpiegituren eta gizakien arteko interakzioen ondorioz. Hala, CPS-ak domeinu kritikoetan nagusi bilakatu dira eta ziurgabetasuna kudeatzeko mekanismo egokiak inplementatzea eskatzen dute.

Mekanismo horien inplementazio egokia bermatu eta fidagarritasuna hobetzeko, besteak beste, ereduetan oinarritutako proba automatizatu eta sistematikoak erabiltzen dira.

Horretarako, ULMA Handling Systems U-Test proiektuan parte hartzen ari da, beste zenbait ikertzaile eta herraminta industrialen garatzaile garrantsitsurekin batera (horien artean, IK4-Ikerlan zentro teknologikoa), sistema adimentsu integratuek (IoT) ezengorkortasun egoeretan daukaten portaeren entsegu eta fidagarritasuna aztertzeko.

U-Test proiektuaren helburua da CPS-ak ziurgabetasun egoeretan modu egokian pobran jartzea, teknika sistematizatu eta automatizatuen bidez eta eredu eta bilaketetan oinarrituta, ingurune errealetan egoki funtzionatzen dutela bermatzeko.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'bost' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
ULMA U-Test proiektuan burubelarri 4.0 aroan

U-Test proiektua