ULMA Taldeko Motibazio Taldeak 2014rako plana diseinatu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeko Motibazio Taldeak 2014rako plana diseinatu du

Aurten ere hainbat ekintza antolatuko ditu euskararen inguruan ULMA Taldeko langileak sentsibilizatzeko helburuarekin.
ULMA Taldeko Motibazio Taldeak 2014rako plana diseinatu du
2014/04/01

2014ko ekintzak eta bere helburuak:

• Lekaixo berripaperaren argitalpena: langile guztiek ULMAko euskararen inguruko berriak ezagutzeko.

• Berbalaguna ekimena: ULMAko euskara ikasleek, lankideekin euskara erabiliz, hobeto ikasteko.

• TELP Tailerra / MiniTELP saiotxoak: lanean euskaraz egiteko. • U-morea (euskara + umorea): euskarazko kartel umoretsuak, kafe ordua animatzeko.

• Espeleoabentura euskaraz: euskara eskoletako ikasleek eta bere berbalagunek Arrikrutzeko kobak ezagutzeko eta eguna ondo pasatzeko, euskaraz.

• Bidegorriak Euskararentzat! ekimena: ULMAko instalazioetatik kanpo antolatuko den ekimena, euskararen erabilera sustatzeko.

• Euskara Eskolak: matrikulazio kanpaina, ULMA Taldean euskara ikasteko. • Udako Postal Lehiaketa: gure udako oporren berri euskaraz emateko.

• Topaketa Gastronomiko Kulturala: ULMAko Euskara Planetako eragileek elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko.

• Euskararen Eguna: Zeinek gehiago egin...!: ULMA Taldeko negozioen arteko erronka dibertigarria.