ULMA Taldeko bazkide eta langile ugari joan ziren Gipuzkoa Basket Clubekin urtero izaten den hitzordura — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeko bazkide eta langile ugari joan ziren Gipuzkoa Basket Clubekin urtero izaten den hitzordura

ULMA Taldeko bazkide eta langile asko animatu ziren, euren familiakoekin batera, igandea Donostian pasa eta saskibaloiaz gozatzera.
ULMA Taldeko bazkide eta langile ugari joan ziren Gipuzkoa Basket Clubekin urtero izaten den hitzordura
2014/03/25

Guztira 244 pertsona joan ziren Gipuzkoa Basket Clubaren eta FC Barcelonaren arteko partidura eta horietatik erdiak euren eskura jarritako hiru autobusetan joan ziren, Oñatitik bertatik.

Donostiako saskibaloi topaketetako giro onak gero eta bazkide eta langile gehiago animatzen ditu euren familiakoekin batera bertara joatera. Oraingoan ere, nahiz eta Gipuzkoa Basket Clubek ez irabazi, kirol jardunaldiaz gozatu zuten. 

ULMA Fundazioa orain urte batzuk dabil Gipuzkoako kirola sustatzen, Kirolgi Fundazioarekin lankidetzan. Hori eskertzeko gonbidatzen ditu ULMA Taldeko langile  eta bazkide kirolzaleak Gipuzkoa Basket Club animatzera joatera.