• Ulma Taldea

ULMA Taldearen hitzartutako jantokietarako Ordainketa Sistema berria

2019/10/15
ULMA Taldeak hitzartutako jantokiak ordaintzeko sistema berritu du duela gutxi, denok zerbitzu hobea eduki dezagun. Horrenbestez, Oñatiko eta Legazpiko langilea bazara, urriaren 1etik aurrera mugikorrarekin zein txartelarekin egin dezakezu ordainketa.

Eskutitz bat jaso duzu txartel berriarekin batera, non sistema berriak dituen abantaila guztiak ikusi ahal dituzu.  Ordainketa sistema berriak UP Cheque Gourmeten laguntza dauka, gai honetan aditua den enpresa baita.

Hona hemen PDF bat eta bideo bat egin beharreko urrats guztiak hobeto uler ditzazun. Ikusiko duzu oso erosoa eta oso erraza dela.

Up GourmetPay aplikazioa instalatu eta gero, hizkuntza euskaz jarri nahi baduzu esteka honen azalpenak jarrai dezakezu.

 

ERABILERA BALDINTZAK

    • Txartelaren eta mugikorreko aplikazioaren erabilera pertsonala eta besterenezina da.
    • 12:00etatik 17:00etara bitartean egin ahal izango da ordainketa.
    • Lanegunetan eta jardunean dauden langileek erabiltzekoa izango da.
    • ULMA Taldearen Lan Arauen arabera aplikatuko dira prezioak.
    • Ordainketarako mugikorra erabiltzen baduzu, ez duzu kutxara edo datafonora hurbildu beharrik izango, zure ordainketa internet bidez igorriko da jatetxearen terminalerantz.
    • Laguntza behar izanez gero, bezeroaren arretarako 91 381 43 32 telefono zenbakira deitu edo sac@up-spain.com helbidera idatzi.