ULMA Taldeak zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du

ULMA Taldeak, Sustapen eta Berrikuntza sailaren bitartez, joan den asteartean ziber-segurtasunari buruzko jardunaldi arrakastatsua antolatu zuen, aro digital berrian dauden arriskuei buruzko kontzientzia sortzeko helburuarekin. ULMA Taldeko auditoriumean sektoreko erreferentziako pertsonak izan ziren eta gaiari buruz zuten ikuspegia azaldu zuten.
ULMA Taldeak zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du
2019/03/12

Enpresan zibersegurtasunari buruz piztu zen interes handia ikusita, jardunaldia ULMA Taldeko negozioetako zuzendaritza-profilei zuzendua izan zen. Horrela, hitzordua aprobetxatu zen negozioen arteko sinergiaren bat identifikatu, eta hurrengo hilabeteetan, negozio mailan hedatu daitekeen proiekturen bat garatu ahal izateko.

Jardunaldiko hizlariek argi eta garbi azaldu zuten konfiantza digitalaren kontzeptua, eta hori lortzeko zibersegurtasunak betetzen duen funtsezko papera. Besteak beste, mehatxuen bilakaera, gure enpresetako erasoak edota zibersegurtasun industriala eta horien harremana ingeniaritza sozialarekin izan ziren hizpide.