ULMA Taldeak LANBAI II lanaren Unibertsitate Ferian parte hartuko du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak LANBAI II lanaren Unibertsitate Ferian parte hartuko du

Bihar LANBAI II feriaren bigarren edizioa izango da, MONDRAGON Unibertsitateak LANBIDErekin eta Arrasateko Udalarekin lankidetzan antolatuta. Feria lan bila dabiltzanei dago zuzendua, ikasketak burutu dituzten unibertsitateak edozein izanik.
ULMA Taldeak LANBAI II lanaren Unibertsitate Ferian parte hartuko du
2014/06/18

ULMA Taldea sektore ezberdinetako hogei bat enpresarekin batera egongo da LANBAI II ferian, enpresen eta unibertsitateen artean zubiak eraikitzeko ekimenean, graduatuei lan munduan sartzeko bidea erraztuz.

LANBAI II feriak lau gune izango ditu: lan poltsa zerbitzua, curriculuma utzi ahal izateko enpresen eta erakundeen gunea, elkarrizketak egiteko gunea eta unibertsitateko formazio eskaintza espezializatua erakusteko gunea, bai unibertsitate masterrena eta bai  profesionalei zuzendutako formazioa ere.

ULMA Taldeak bere erakustokia izango du enpresei eta erakundeei zuzendutako gunean. Bertan giza baliabideetako ordezkariak izango dira, hurbiltzen diren interesatuekin hitzegiteko eta euren curriculuma jaso eta lan poltsan sartzeko, profil jakin baten beharra dagoenerako.

LANBAI II Arrasaten izango da bihar, MONDRAGON Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Poloan duen eraikinean, 15:00etatik 19:00etara.