ULMA Taldeak gida bat argitaratu du bere bulegoetan Ingurumena errespetatzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak gida bat argitaratu du bere bulegoetan Ingurumena errespetatzeko

ULMA Fundazioaren ekimen bat da, eta helburua bazkideak eta langileak kontzientziatzea da, bulegoetan kostuak aurrezteko eta ingurumen eraginkortasuna hobetzeko garrantziari buruz.
ULMA Taldeak gida bat argitaratu du bere bulegoetan Ingurumena errespetatzeko
2012/07/01

Dokumentuan praktika onei buruz ematen diren aholkuen helburua da bulego eraginkor eta errentagarri bat lortzen laguntzea, ingurumenean eraginik negatiborik txikiena izango duena. Horretarako, dokumentuak honako gai hauek landu ditu: bulego berdea, papera, hondakinak, birziklapena, ura, energia eta garraioa. Agiriak 7 fitxa desberdin ditu, eta guztiak ala guztiak ULMA Fundazioaren webgunean eskura daitezke (http://www.fundacionulma.com), “Baliagarritasunen” atalean.