ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XII . edizioa jarri du abian. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XII . edizioa jarri du abian.

Argazki Lehiaketaren XII. edizio honetan aukeratutako gaia “KIROLA” da.
ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XII . edizioa jarri du abian.
2017/09/18

Jasotzen diren argazki guztietatik hamabi izango dira 2018ko egutegian agertuko direnak. Gainera, parte hartzaile guztien artean “Euskolabel Gabonetako Saskia” zozketatuko da, abenduaren 11an. Saskia Euskal Herriko produktu tipikoez  osatuta dago.

Argazkiak 2017ko urriaren 31 arte bidali ahal izango dira, emailez helbide honetara:  argazkilehiaketa@ulma.com.

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

Langileko gehienez 6 argazki. Argazkiek formatu horizontalekoak izan behar dute eta inprimategirako behar adinako kalitatearekin.  (15 cm / 200-300 ppp). Argazki guztiek deskribapen txiki bat izan behar dute.

[BIDALI ZURE ARGAZKIAK]

Parte hartu eta gozatu Gabon hauetan EuskoLabelen produktuekin!