• Ulma Taldea

ULMA Taldeak bere Argazki Lehiaketaren XIV. edizioa jarri du martxan

2019/09/11
Argazki Lehiaketaren XIV. edizio honetarako, "URA" gaia aukeratu dugu. Urari buruzko argazkiak nahi ditugu: erreka bat, itsasoaren olatuak kostaldearen kontra, glaziar urdinxka, euri tantak…

Aurreko urteetan bezala, argazki batzuk ULMA 2020 egutegi korporatiboa ilustratzeko erabiliko dira. Gainera, parte hartzaile guztien artean bat aukeratuko da. Aukeratutakoak La Vida es Bella “BI LAGUNENTZAKO SPA eta MASAJE SAIOA” opari kaxa irabaziko du.

Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2019ko urriaren 18a izango da, eta emailez bidali beharko dira helbide honetara: argazkilehiaketa@ulma.com

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

ULMAn lan egitea, gehienez ere 6 argazki pertsonako bidaltzea eta argazki guztiek izenburu bat edukitzea. Argazkiak formatu horizontalean izango dira eta inprimatzeko kalitate nahikoarekin (15cm eta 200-300ppp).

[BIDALI ZURE ARGAZKIAK]

Parte hartu eta gozatu irteera berezi batez!!