ULMA Taldeak bere Argazki Lehiaketaren XIII. edizioa jarri du martxan, bere bazkide eta langile guztientzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak bere Argazki Lehiaketaren XIII. edizioa jarri du martxan, bere bazkide eta langile guztientzat

Argazki Lehiaketaren XIII. edizio honetarako, "OPORRAK" gaia aukeratu da. Bidali oporretan egindako argazkiak eta azaldu iezaguzu esaldi batean zergatik diren bereziak zuretzat.
ULMA Taldeak bere Argazki Lehiaketaren XIII. edizioa jarri du martxan, bere bazkide eta langile guztientzat
2018/06/14

Aurreko urteetan bezala, argazkirik hoberen batzuk ULMA 2019 egutegi korporatiboa ilustratzeko erabiliko dira. Gainera, parte hartzaile guztien artetik izen bat aukeratuko da eta izen hori zurea bada La Vida es Bella-ko “Hiru egun Hirian” izeneko irteera bat irabaziko duzu. Hiriko 175 hotel edukiko dituzu aukeran, tartean 4*-etakoak ere, Espainiako eta Europako 70 hiritan baino gehiagotan.
Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2018ko irailaren 28a izango da, eta emailez bidali beharko dira helbide honetara: argazkilehiaketa@ulma.com


LEHIAKETAREN OINARRIAK:
Gehienez ere 6 argazki pertsonako. Argazkiak formatu horizontalean izango dira eta inprimatzeko kalitate nahikoarekin (15cm eta 200-300ppp). Argazki guztiek bertan agertzen denaren azalpen labur bat eduki beharko dute.


[BIDALI ZURE ARGAZKIAK]

Parte hartu eta gozatu irteera berezi batez!!