• Ulma Taldea

ULMA Taldeak 26 milioi euroko mailegu bat eskuratu du EIBtik

2019/02/01
ULMA Taldeak lortu du Europako Inbertsio Bankuak (EIB) bere berrikuntza eta hazkuntza estrategia finantzatzea, 26 milioi euroko mailegu batekin. Europako Erkidegoko erakundeak emandako laguntzarekin, taldeak bere I+G+B proiektuak inplementatu ahal izango ditu, eraikuntzaren industriarako soluzio berrien garapenean zentratuta, segurtasuna eta produktibitatea handitzeko xedearekin.

EIBren finantzaketarekin ULMAk inbertsio berriak egin ahal izango ditu Espainian eta Polonian kokatutako konbergentziako guneetan, eraikuntzarako duen alokairuko ekipamendu eta makinen flota handitzeko eta modernizatzeko. Inbertsio hauek ondo egingo die EB barruko kohesioari eta lagunduko dute ULMAren lidergo europarra ziurtatzen eraikuntzarako sistema osagarrien alorrean.

 

Akordioa EIBko lehendakariorde Emma Navarroren eta ULMA Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondoren artean, eta Juncker Plana izenez ezagutzen den Europarako Inbertsio Planen barruan sartzen da. Ekimen horrekin, enpresen arteko lehiakortasuna bultzatu eta enplegua sortzea sustatzen duten proiektuak finantzatu ditzake EIBk. Zehazki, inbertsio plan hau martxan jartzeak 300 lanpostu garbi baino gehiago sortzea ahalbidetuko dio ULMA Taldeari.


Iñaki Gabilondok azpimarratu duenez, “garrantzitsua da ULMA Taldearen etorkizuneko proiektuak EIBren moduko erakunde baten babesa eta laguntza edukitzea, Taldeak berrikuntzaren eta hazkunde etengabearen alde betidanik eta etengabe egindako apustua indartzen baitu”.

EIBko lehendakariordeak, berriz, adierazi du honelako ekimenak garrantzitsuak direla "ziurtatzeko EBk ekonomiarako funtsezkoa den eraikuntzaren moduko sektore batean teknologia berrien garapena gidatzen duela. Horretarako, inbertsio handiak egin behar dira berrikuntzan, eta EIBk erakutsi du erronka horri heltzeko asmo sendoa duela. ULMArekiko akordio honek ahalbidetuko du bere sektorean liderra den enpresa espainiar batek oso lehiakorra izaten jarraitzea, aldi berean Espainian eta Polonian lanpostu berriak sortzen lagunduta”.

Finantzaketa iturriak dibertsifikatzeko duen estrategiaren barruan formalizatu duela ULMAk operazio hau, horretarako duen ULMA Inversiones sozietatearen bitartez.