ULMA Taldea

ULMAk inoizko parte-hartzerik handiena izan du KORRIKAn

2017/04/19

ULMAko negozio guztietako ordezkariek hartu dute parte Korrikako lekukoa eramaten Otxandion, Goiain, Legution, Legazpin eta Oñatin, guztira 6 kilometro eginez. Korrika Kulturalean 40 langilek parte hartu dute, Ataungo Joxemiel Barandiaran museoko bisitan eta Urbitarte sagardotegian egindako afarian.

Gehiago irakurri

Badator Korrika Oñatira

2017/04/06

Datorren larunbatean, apirilaren 8an, Korrika Oñatira iritsiko da. Pasa den astean, ULMAk Korrikaren lehen kilometroetan hartu zuen parte, Otxandiotik hasi eta Lukuraino, ULMA Conveyor, ULMA Handling Systems eta ULMA Construction Goiaineko langileek korrika eginez. Larunbatean, aldiz, ULMA Fundazioak eta Legazpi eta Oñatiko ULMAko negozioetako langileek egingo dute korrika.

Gehiago irakurri

Haurrentzako tailerrak ekainean

2017/04/06

Epea zabalik dago ULMAn ekaineko tailerretan zuen seme-alabek izena emateko.

Gehiago irakurri

José Manuel Velascoren hitzaldia ULMA Taldean

2017/03/31

Martxoaren 29an, Jose Manuel Velasco Guardadok, komunikazio aholkulari, coach exekutibo eta ekainetik aurrera Global Alliance for public Relations and Communication Management-en lehendakari izango denak, hitzaldi bat eskaini zuen ULMA Taldeko instalazioetan, “Markaren eta komunikazioaren balioa enpresa inguruneen kudeaketarako” izenarekin. 70 pertsona inguru joan ziren, inguruko zenbait enpresatatik.

Gehiago irakurri

Abian da “Korrika Kulturala”

2017/03/16

Duela bi aste ULMAko lankideen artean Korrikako kilometroak erosteko kanpaina abiatu zen, 5 euroko ekarpenaren truke euskararen aldeko kilometroak erosteko ahalegina biderkatzeko. Dagoeneko jasotako ekarpen kopurua 345era iritsi da, 5 kilometro erosteko puntuan izanik. Eta, oraindik ere aukera dago ekarpenak egiteko, martxoaren 24 arte.

Gehiago irakurri

Badator 20. KORRIKA ULMAra

2017/03/02

2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean bukatuko da Korrikaren 20. edizioa, AEK-k antolatuta.

Gehiago irakurri

Ahaztu ezinezko bidaia egiteko prest?

2017/02/23

ULMA Fundazioak inoiz ahaztuko ez duzun bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaitu.

Gehiago irakurri

ULMA Taldea Bagarako bazkide berria da

2017/02/06

2017tik aurrera, eraldaketa sozialaren alde egiten duen lana sustatzeko asmoz

Gehiago irakurri

Elkar Hezi-ko ikasleek ULMA bisitatu dute

2017/01/19

START Innova ekintzailetasun programaren barruan, ULMA Packaging Technological Center bisitatu du batxilergoko bigarren mailako ikasle talde honek .

Gehiago irakurri

ULMA Fundazioak langileen elkartasuna Gurutze Gorriari bidali dio

2016/12/20

Jostailu hauek ULMAren partez eramango ditu Olentzerok

Gehiago irakurri

Jose Venegas, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea

2016/12/19

Urrian, ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XI. edizioa jarri zuen abian.

Gehiago irakurri

Jostailu berrien bilketa solidarioa Gurutze Gorriarentzat

2016/11/14

ULMA Fundazioak bat egin du Gurutze Gorriak jostailuen bilketa solidariorako abian jarri duen kanpainarekin, Gabon hauetan gure inguruan ez dadin geratu umerik jostailurik gabe.

Gehiago irakurri

Denboraldirako abonoak zozketatu ditugu

2016/11/14

Eta baditugu irabazleak. Zorionak!

Gehiago irakurri

Donostiako Orfeoiaren kontzerturako gonbidapenak

2016/11/10

Badaukagu irabazlea: SILVIA VAZ, ULMA Construction. Zorionak Silvia!

Gehiago irakurri

Abian da ULMAn Mundukideren kanpaina bazkideak lortzeko

2016/10/19

"Minutu bat egunero" kanpainak bazkide berriak lortu nahi ditu Mundukideren lanean laguntzeko. Zuk ere lagun dezakezu munduko pobrezia erauzten. Eman minutu bat egunero.

Gehiago irakurri

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

2016/10/19

ERRIGORAn Nafar hegoaldeko produktuak erosi eta lagundu ametsak egia izaten. Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko.

Gehiago irakurri

Arrakastatsua "Bidegorriak Euskararentzat" egitasmoaren amaiera

2016/09/28

Arrakastatsua izan da irailaren 23ko "Bidegorriak euskararentzat" ekintzaren amaierako antolatu ziren ekintza guztiak

Gehiago irakurri

ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XI . edizioa jarri du abian.

2016/09/16

Argazki Lehiaketaren XI. edizio honetan aukeratutako gaia “NIRE TXOKO KUTTUNA” da. Gai honen baitan, ondoko hauek egon daitezke: bisitatu duzun eta txundituta utzi zaituen leku bat, ondo sentiarazten zaituen lekua, zure kirol gogokoena praktikatzen duzun txoko berezi hori eta abar. Aurreko urteetan bezala, argazki horiek ULMA Taldearen 2017ko egutegi korporatiboan azalduko dira.

Gehiago irakurri

Irailaren 23an Euskara plazara, ULMAz ULMA bidegorrian zehar

2016/09/15

"Bidegorriak euskararentzat" egitasmoaren baitan, hainbat ekintza egin ditu ULMAk urtean zehar: hizkuntza ekologiaren diskurtsoaren berri emateko dekalogoa zabaldu, hizkuntzei buruzko lehiaketa eta konpromisoak adierazteko Euskararen Muralak eta ULMAko organoetako lanketak.

Gehiago irakurri

Joango zinateke Hondurasera GKE batekin?

2016/06/22

ULMA Fundazioa pertsona boluntario baten bila dabil, elkartasunaren deiari erantzunez Hondurasera joateko, Zarauzko ACOES Honduras GKEarekin (Lankidetza eta Ahalegina Elkartea), zeinarekin ULMA Fundazioa hainbat urtetik hona ari den lanean.

Gehiago irakurri