- Ulma Taldea
ULMA Taldea WORKinn enplegu foroan
2018/06/14
Maiatzaren 30 eta 31n WORKinn enplegu foroaren 2. edizioa egin zen Bilbao Exhibition Centren, Makina-erremintaren Espainiako Bienala (BIEMH) egin zen une eta leku berean, eta ULMA Taldea egon zen bertan.
Oraindik ere, pertsonekiko eta ingurunearekiko konpromisoa indartzea da funtsean ULMAren helburua, ULMAren moduko hain Talde dibertsifikatuan eta zabalean lan egiteko interesa duten pertsonekin harremanak estutzen jarraitzeaz aparte. Horretarako, Taldeko negozio batzuetako ordezkariek negozioek gehien eskatzen dituzten profilak azaldu zituzten, eta enplegu eskaintza batzuk aurkeztu.
Balio erantsi handiko enplegua sortzeko konpromisoa da oraindik ere ULMAren nortasun bereizgarri nagusietako bat, baina giza kapitala ahaztu gabe, pertsonen garapen profesionalaz eta pertsonalaz ere arduratzen baita.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- "Azken urteetan hainbat lan egin dira herritarrak kotxea ahalik eta gutxien erabili eta mugikortasun jasangarri baten alde egiteko.Legealdi honetan ere bide horretatik jarraituko dugu, jasangarritasunaren alde apustu eginez."
- “ULMA Taldea pertsonek eraiki dugu, eta horrela beharko du izan etorkizunean ere”
- Azkar erreakzionatzea, erantzun irmoa artikulatzea, eta egoera horretatik irteteko modu bakarra “denok elkarrekin joatea” zela ulertzea, izan dira egoera honi aurre egiteko gakoak.