• Ulma Taldea

ULMA Tadeak ULMAPLUS programa jarriko du abian laster, bere bazkide eta langileentzako ordainsari malguaren programa

2013/05/02
ULMAPLUS ordainsari malguaren programa da eta horri esker, ULMA Taldeko bazkide eta langileok produktu edo zerbitzu batzuk eskuratzeko aukera izango dugu enpresaren bidez, eragiketak egiteko era honek gutako bakoitzari ekarri ahal dizkigun zerga onurak aprobetxatuz.

Ez da gehiago kobratzea, produktuengatik gutxiago ordaintzea ere ez, baizik eta era ezberdin batean egitea eta ondorioz, gure ordainsarian bukaerako aprobetxamendu hobea ekarriko du.

Programa hau erabat borondatezkoa da eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuetan interesatuta daudenek programarekin bat egin dezakete eta beren kasu zehatzean ekarriko lizkieketen zerga onuren simulaziorako aukera eduki ahal izango dute.

Zer erosi edo kontratatu daitekeen eta nola egin daitekeen jakiteko informazio xehetua eta ULMAPLUSi buruzko beharrezko informazio guztia ere laster izango da prest http://www.plus.ulma.com/ guztientzako sarrera izango duen internet gunean,  non programari buruzko informazio eta dokumentazio guztia egongo den.