• Ulma Orga Jasotzaileak

ULMA Servicios de Manutención-en digitalizazioaren erronka Mondragoneko Direktiboen VIII. Garapen Foroan

2018/07/16
“Digitalizazioaren erronka MONDRAGON Korporazioan” goiburupean Taldeko kooperatibetako 300 zuzendari baino gehiagok parte hartu zuten eta 8 esperientzia aitzindari aurkeztu ziren, horien artean ULMA Servicios de Manutención-ena.

Pasa den ostiralean, uztailak 13, MONDRAGON Korporazioak aipatutako foroaren edizio berria antolatu zuen Kursaalean. Bertako gai nagusia berrikuntza izan zen eta 300 zuzendari baino gehiagok partekatu zituzten digitalizazioaren erronkak.

Ekitaldian gonbidatu gisa parte hartu zuen Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak eta Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak.

Kooperatiben esperientzia

Egunean zehar zenbait kooperatibek digitalizazioarekin izandako esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera eduki zuten bertaratuek, hala nola: Maier, Batz, Danobatgroup, Erreka, Orkli, Eroski, Laboral Kutxa eta ULMA Servicios de Manutención. Azken hau enpresa eredua eta teknologien garapen eredua eraldatzeko prozesu betean ari da, produktuan oinarritutako eredutik baino, soluzioen/zerbitzuen eredu batetarako apustua eginez. Makinen sentsorizazioa, datuen kudeaketa eta tratamendua, produktuen pertsonalizazioa… bezeroarekiko zerbitzura eta efizientziara bideratuta.

TU LANKIDE-tik jasotako informazioa

ULMA Servicios de Manutención-en digitalizazioaren erronka Mondragoneko Direktiboen VIII. Garapen Foroan