ULMA Pipingek berromologazioa lortu du Aramcorekin, munduko petrolio konpainiarik handiena

2019/04/11
Berromologazioak ULMA Pipingi ahalbidetuko dio ARAMCO Saudi Arabian gaur egun gauzatzen ari den megaproiektuen lizitazioa egitea momentu honetatik bertan.

ULMA Piping Aramcoren hornitzaile homologatuen zerrendaren barruan dago berriz ere, munduko petrolio konpainiarik handiena, hori lortzeko bi urtez lanean aritu ostean.

Aramco petrolio konpainiaren eta ULMA Pipingen arteko harremana duela 40 urte baino gehiago hasi zen, 1976 inguruan. Baina duela bi urte, 2017ko urtarrilean, ULMA Pipingeko homologazioa bertan behera utzi zuen Aramcok, hornikuntzako kalitate arazoak tarteko.

Bi urtez prestatze lanetan aritu ostean, ahalegin eta dedikazio handiz prozesuak hobetu eta produktuen kalitatea hobetzeko, ULMA Pipingek lortu du petrolio konpainia arabiarraren berromologazioa. Ahaleginaz gain, nabarmentzekoa da makinerian eta helburua lortzeko prestakuntzan egindako inbertsio handia ere.

Berromologazioak ULMA Pipingi ahalbidetuko dio Aramco Saudi Arabian gaur egun gauzatzen ari den megaproiektuen lizitazioa egitea momentu honetatik bertatik. Aramco petrolio eta gasaren mundu merkatuan oso aktiboa den petrolio konpainia da, eta ULMA Pipingen bezerorik handienetakoa izan da hasieratik.

Aramco munduko petrolio konpainiarik handiena da, egunean 10 milioi petrolio gordin upel baino gehiago ekoizten ditu. Bere egoitza nagusia Dhahran-en dago, Saudi Arabiako ekialdean, 1935ean lehen prospekzioa egin zuten lekuan, hain zuzen.

Mundu mailako petrolio ekoizlerik handienak dira (milioika upel/eguneko), eta haien petrolio gordinaren erreserbak 261.000 milioi upeletik gora dira, Estatu Batuetako ExxonMobil petrolio konpainiak duena baino hamar aldiz gehiago. Munduko zortzi upeletik bat ekoizten du.

Aramcok 51.000 saudiarabiarri eta 10.254 atzerritarri ematen die enplegua, 77 herrialdetan banatuta dauden filialetan: Txina, Egipto, Japonia, India, Holanda, Hego Korea, Singapur, Arabiar Emirerri Batuak, Britainia Handia eta Estatu Batuak.

Bere merkatu nagusia Asia da. Bere petrolio gordinaren esportazioen %62,3, produktu finduen %46,4 eta gas natural edo likidotuaren esportazioen %25,5 hartzen du.

ULMA Pipingek berromologazioa lortu du Aramcorekin, munduko petrolio konpainiarik handiena