ULMA Piping TUBE 2018 azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Piping TUBE 2018 azokan

ULMA Piping TUBE 2018 azokan izan zen apirilaren 16 eta 20 bitartean Messe Düsseldorf azoka-barrutian, piping sektorean azoka garrantzitsuenean.
ULMA Piping TUBE 2018 azokan
2018/04/24

Egun biziak izan ziren ULMA Pinping-eko ordezkarientzat. Beste behin ere, bezero, hornitzaile eta partnerren alboan izatean ULMAren bokazioa erakutsi zuten.

Sentsazio ezin hobeak izan zituzten. Erakustokian bisita ugari, ULMA Pipingen interesa azaldu zuen bezero potentzial asko eta, funtsean, harremanak sendotzeko interes handia.

Azoka horiek, besteak beste, laguntzen dute pilak kargatu eta ilusioz zein energia berrituaz urteari aurre egiten.

Eskerrik asko bertaratutakoei eta bi urte barru elkar ikusiko dugu!