• Ulma Piping

ULMA Piping, SAUDI ARAMCOren gas planta berrirako FADHILI proiektuan partaide

2017/02/10
ULMA Pipingek kontratu bat sinatu du aurten mundu gas naturaleko plantarik handienetako bati bridak hornitzeko, Fadhilin, Saudi Arabian.

Planta berriak Khursaniyah eta Hasbah hobietako 2.500 milioi oin kubiko gas prozesatzeko ahalmena izango du.

Fadhilik, Aramcok Wasit eta Midyanen dituen beste gas proiektu batzuekin batera, beste 5.000 milioi oin kubiko prozesatzeko ahalmena gehitu dezake, eta, horrenbestez, arabiar konpainiak barne eskariari erantzun ahal izango dio, erabilera industrialerako zein elektrizitatea sortzeko.

Saudi Aramco munduan petrolio gehien ekoizten duen enpresa da, egunean 10 milioi upelekin, eta egiaztatutako erreserbarik handienak ditu, 260.000 milioi upelekin.

Gainera, Aramco gas natural likuatuaren lehen esportatzailea da. Gasaren ekoizpena Saudi Arabiaren lehentasun nagusietakoa da, izan ere, elektrizitatea sortzeko petrolioaren erabilera mugatu nahi du, bere ahalmena esportazioak handitzeko gordeta.

Aramcok Fadhiliko proiektuan aurrera jarraitzeko erabakiak erakusten du Saudi Arabiak inbertsio handiak egiten jarraitzen duela gasaren arloan, bere etorkizun ekonomikorako funtsezkoa dela jotzen baitu.

ULMA Piping, SAUDI ARAMCOren gas planta berrirako FADHILI proiektuan partaide