• Ulma Piping

ULMA Piping Peruko petrolio findegi handienetako bat modernizatzeko lanetan parte hartzen ari da.

2015/06/05
Gaur egun ULMA Piping hainbat proiektutan ari da lanean, eta horietako bat Perun dagoen Talara petrolio findegia modernizatzeko obra da. Nazioartean ospe handia duen EPC (Engineering, Procurement & Construction) ingeniaritzak enpresarekin elkarlanean ari da proiektu horretan.

Proiektua bideragarri izateko, beharrezkoa izango da 3.500 milioi dolar inbertitzea, eta Estatuak inbertsio horren %72 diruz lagunduko du. Proiektu handinahia da, eta ingurumeneko eragina murrizten lagunduko du, plantaren ahalmena nabarmen handitzea ahalbidetzeaz gain. Izan ere, aurreikuspenen arabera, egunean 65.000 upel ekoiztetik –gaur eguneko ekoizpena da–  95.000 kupel ekoiztera pasatuko da.

1965ean handitu zen azkeneko aldiz Talara findegia, zeina Petroperu enpresa estatalaren jabetzakoa baita, eta dituen ekipamenduak 50eko urteetan, Standard Oil Company enpresaren administrazioaren menpe zegoela, instalatutakoak dira. Talara findegiaren modernizazio lanek 128,9 hektareako azalera hartzen dute, barruan direla petrolio gordina tratatzeko ekipamendu eta instalazioen diseinua eta eraikuntza eta horiek inplementatzeko laguntza. Prozesu horietan, hain zuzen, esku hartuko du ULMA Pipingek, bridak neurrira diseinatuta eta hornituta.

Gutxi gorabehera 55 hilabete barru Talara findegiak diesel erregaia eta kalitate handiagoko gasolina ekoizteari ekingo dio, Perun ingurumenari lotuta dauden eskakizun berriekin bat etorriz; izan ere, instalazio berriekin igorpena nabarmen murriztea bermatu ahal izango du eta, itsasoko ura gatzgabetuta, zonaldeko ur baliabideen babesa ziurtatu.

ULMA Pipingek 50 urte baino gehiagoko esperientzia du  ingeniaritza enpresei neurrirako soluzioak eskainiz, eta enpresa horietako gehienak petrolio gordina fintzea eta gas naturala prozesatu eta araztea, hau  da, “downstream” izenez ezagutzen den jarduera sektorean ari dira.

ULMA Piping Peruko petrolio findegi handienetako bat modernizatzeko lanetan parte hartzen ari da.