• Ulma Piping

ULMA Piping eta izen handiko ingeniaritza amerikar bat elkarlanean KARAN k-45 proiektuan.

2014/04/02
ULMA Piping eta Emirerrietan finkatuta dagoen Weld Overlay empresa amerikarra elkarlanean ari dira Karan K-45 proiekturako 38”-ko bridak diseinatzen eta garatzen.

Karaneko gas meategia, Persiako Golkoko itsas zabalean dago Arabia Sauditako jurisdikziopeko uretan, 40m (131ft) eta 60m (197ft)m bitarteko ur sakonetan. Eremua 2006ko apirilean aurkitu zuten eta 2011ko uztailean hasi zen gasa ekoizten. Horrek eremua garatzeko lanen lehen fasearen bukaera markatu zuen, eta eremuaren garapenak 4-5 mila milioi $-eko gastu izango duela aurreikusten da. Karan 45 proiektuaren barruan petrolio plataforma berri bat, plataforma osagarri bat eta urpean instalatutako 20 hazbeteko fluxu lerro batekin lotura izango duen zubi bat fabrikatuko dira. 110 kilometro (68.3mi) urpeko gasbide batek Karanen ekoitzitako Khursaniyaheko gas prozesaketa eremura garraiatzen du. Ulma Pipingeko ingeniaritza taldearentzat, proiektu teknologiko honek Arabia Sauditako Alkhobar ingeniaritza bulegoarekin sinkronizazio maila oso altua dakar. Era berean, agerian jartzen du azken urteetan kooperatibak I+D+i-n egindako inbertsioak, bestela, ezin izango luke tamaina honetako proiektuen parte izan.

ULMA Piping eta izen handiko ingeniaritza amerikar bat elkarlanean KARAN k-45 proiektuan.