• Ulma Construction

ULMA Peruko merkataritza gunerik handienetakoaren eraikuntzan

2019/11/26
Gutxi gorabehera 230 mila metro karratuko zabalera izanik, Puruchucoko Real Plaza eraikitzeko proiektuan eraikuntza soluzio aurreratuak eta berritzaileak behar izan dira.

Guztira, 2.000 tonatik gora enkofratu eta aldamio erabili dira, eta nabarmentzekoak izan dira horma eta zutabeak egiteko erabili den COMAIN enkofratu modular arina eta NEVI enkofratua. Lauzetan, berriz, ENKOFLEX egurrezko habedun enkofratua erabili da, ageriko hormigoizko akabera bikainak eskaintzen duelako eta lauza azalera desberdinetara egokitzeko oso malgua delako.

Egitura horizontalak zurkaizteko sistema gisa, BRIO ZinbriaALUPROP aluminiozko puntalak eta  OC Zinbria jarri zituen ULMAk. BRIO norabide anitzeko aldamioa langileak obrako gune guztietara iristeko erabili zen, eta gune seguruak prestatu ziren bertan hainbat lan egiteko, hala nola, burdineria jartzeko, hormigoitzeko, desenkofratzeko edo materiala pilatzeko, besteak beste.

ULMAko teknikari trebatzaileek aldamioak eta enkofratuak erabiltzen irakatsi zieten langile guztiei, haien ondoan egonda, obrako muntaketaren produktibitatea handitzeko, beti muntaketa seguru eta modu efizientean eginda eta gauzatze epe zorrotzak beteta.

Hitz batean, obra enblematikoa da ULMArako; izan ere, 18 urte dira ULMA Perun dagoela, eta denbora tarte horretan herrialdean zabaldu eta eraiki diren merkataritza gune gehienen proiektuetan parte hartu du, stockaren eta soluzio teknikoen ikuspuntutik erantzuna emateko gaitasun handia erakutsita. ULMAren ingeniaritza arloak 4.000 ordu baino gehiago inbertitu zituen proiektua garatzeko, aldamio eta enkofratuen soluzio errentagarriak eta seguruak eskaintzeko gaitasun teknikoa baduela erakutsita.

Informazio gehiagorako, ikusi bideoa