• Ulma Packaging

ULMA Packagingen web orria euskaraz

2017/11/30

ULMA Packagingen, kooperatiba barruan, euskararen erabilerari buruzko normalizazioa eta sentsibilizazioa funtsezko balioa da.

ULMA Talde barruan eta inguruko kooperatibetan euskarari gero eta leku gehiago egiten ari gara eta erabilera sustatzeko planak hasita dauzkagu. Bide horretan, ULMA Packaging-ek bere web orriaren euskarazko bertsioa aurkeztu nahi dizue.

ULMA Packaging-en web orrian informazio zehatza eta eguneratua jasoko du bisitariak. Ea zer iruditzen zaizuen...