ULMA Packagingeko Román Calleja da ULMAko Argazki Lehiaketako parte-hartzaileen artean zozketatu dugun IPHONE 5-aren irabazlea. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Packagingeko Román Calleja da ULMAko Argazki Lehiaketako parte-hartzaileen artean zozketatu dugun IPHONE 5-aren irabazlea.

Aurreko ostiralean, abenduaren 14an, ULMAko langile eta bazkideei zuzendutako VII. Argazki Lehiaketa bukatu zen. "Munduko Herrialde eta Kulturak" izenburua zuen edizio honetan 228 argazki bildu dira guztira.
ULMA Packagingeko Román Calleja da ULMAko Argazki Lehiaketako parte-hartzaileen artean zozketatu dugun IPHONE 5-aren irabazlea.
2012/12/21

Aurreko edizioetan bezala, jaso diren argazkien maila oso altua izan da eta 12 argazkirik onenekin ULMA Taldeko 2013ko egutegi korporatiboa osatuko dugu.

Edizio honetako parte-hartzaileen artean IPHONE 5-a zozketatzeko,  ULMA Handling Systemseko langile baten laguntza izan dugu eta bera arduratu da gutunazal itxi batetik irabazlearen izena zeukan orritxoa ateratzeaz. ULMA Packagingeko Román Calleja, dagoeneko lehiaketa honetan beteranoa dena, izan da hain estimatua den IPHONE 5-aren irabazlea.

Zorionak irabazleari eta eskerrik asko denoi parte hartzeagatik