ULMA Packaging eta ULMA Handling Systems-ek, instalazio berriak inauguratu dituzte — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Packaging eta ULMA Handling Systems-ek, instalazio berriak inauguratu dituzte

ULMA Packaging-ek bost milioi euroko inbertsioa egin du lantegi berrian eta, modu honetan, termozigilatze jardueraren produkzio beharrak asetzera dator, azken urteetan salmentak laukoiztu egin baititu. ULMA Handling Systems-ek Donibane Lohitzuneko bulego berriak inaugurate ditu. Gertaera, ingeniaritza logistikoak azken urteetan frantziako merkatuan izan duen hazkundeari esker, kooperatibak bizi duen hedapen prozesuaren baitan kokatzen da, zerbitzu “gertuagoakoa, azkarragoa eta konfiantza handiagokoa” eskaintzeko.
ULMA Packaging eta ULMA Handling Systems-ek, instalazio berriak inauguratu dituzte
2018/02/02

ULMA Packaging-eko eraikin berriak 5.000 m2 ditu bi solairutan banatuta eta horietatik 4.000 m2 produkziorako erabiliko dira eta gainerakoa bulegoetarako. Gainera, etorkizunean ondoan beste 4.000 m2 handitu daiteke.

Bost milioiko inbertsioa eskatu duen produkzio lantegi berri honek termozigilatze jardueraren hazkunde beharrak asetzera dator, azken lau urteetan salmentak laukoiztu egin baititu. Gainera, produktu gama berri bati espazio bat eman nahi izan zaio honekin, termozigilatzeko makinak modu pertsonalizatuan muntatzea helburu duena. Jarduerak honek eta hazkunde azkarrak negozioko giza taldea nabarmen handitzea ere eskatu digu. Azken ekitaldietan termozigilatuen jarduerarekin zuzenean lotutako lanpostuak hirukoiztu egin dira, 30 lagunetik 100 pertsona izatera pasatuz. Bestalde, hazkunde honek eragin du, zeharka, tokiko hornitzaile enpresetan lanpostu berriak sortzea.

Lantegi berriak urtean, gutxi gorabehera, 400 makina ekoizteko gaitasuna du; horretaz gain, jadanik ondoan erosi duen lurretan lantegia handitzeko aukera dauka etorkizunean, zehazki gaur duen bikoitza edukiko du era horretan. Termozigilatzeko makinen ekoizpenerako “lean” deritzen muntatze lineak jarri dira abian, kudeaketa eredu berri bat ezarri nahi da produkzio dinamika ahalik eta beharrezko baliabide gutxien eta, aldi berean, bezeroei balio handiena eskaintzeko asmoz. Galdara eta mantentze lanetarako tailer txiki bat ere prestatu da. Halaber, jasangarritasun irizpideetan eta energia kontsumoetan teknologia berrienak erabiliz lantegi eraginkorra lortu dugu energetikoki. Eraikin berri hau eraiki eta lekuz aldatu urtebete baino denbora laburragoan egin da.

ULMA Handling Systems-eri dagokionez, “ingeniaritzako lantaldearen kalitatea, ingeniaritza eta profesionaltasunari esker Frantzian gabiltzan 20 urte hauetan gure erakundea erreferente bilakatu da automatizazio logistikan. Besteak beste, banaketa handiko, elikadura eta edarien sektoreko edo ehungintza sektoreko enpresa ezagunetan proiektuak ezarrita” azaldu du Julian Garmendiak, ULMA Handling Systems Frantziako zuzendaria.

Egun ingeniaritzak 200 milioi eurotako merkatu kaptazioa du hurrengo bi urte eta erdirako. INTERMARCHÉ, PROCLINIC, ENTREPINARES, SYSTEME U, ELHIS, CÁRNICAS TELLO, BRIDOR, PAPELERÍA SAMSENG edo RECAMBIOS MARINOS enpresetarako garatzen ari den proiektuekin gauzatzen dena, besteak beste.

Testuinguru horretan, aipagarria da LUG enpresa, INTERMARCHE supermerkatu talde frantziar ezaguneko kidea, eta ULMAren artean sinatutako akordio garrantzitsua, automatizazio logistikoko anbizio handiko proiektua egiteko. Proiektu hori mugarri garrantzitsua da ULMA Handling Systemsen historian, banaketa handiko sekorean erreferentziazko ingeniaritza logistiko gisa kokatzen baitu.

Orain dela gutxi, ingeniaritzak operazio logistikoetako gunea Serris herritik Orly herrira aldatu du, Frantzia eta Europako gune neurologikoan kokatzeko anbizio handiko mugimendua.

Inaugurazio ekitaldiko bi bideoekin uzten zaituztegu: