• Ulma Packaging

ULMA Packaging eta Dow Chemical elkarlanean ontziraketako makinen garapenean

2014/12/01
ULMA Packaging, ontziraketako makinen sektorean erreferente den frabrikatzaileak, Dow Chemical-ekin indarrak batu ditu eta ontziraketa makinen garapenean dabil lanean, energia kontsumoa jeisteko asmotan.

Bi enpresa aurrekari hauek elkarlanean dabiltz karbono arrastoa ahalik eta gehien murrizteko, aldin berean birziklapen maila hobetuz. AINIA CENTRO TECNOLÓGICO (Espainia) eta NOFIMA (Norbegiako Teknologi Zentroa) dira proiektu honetan laguntzaile. Proiektu honek EcoFishPack du izen eta CDTI-ren laguntza du EEA-GRANTS programaren barruan. Programa honek Espainia eta Norbegia-ren arteko kolaborazioa lantzen du.

Proiektuaren asmoa, plastiko film-aren sendoera jeisteko helburua du, aldi berean zigilatzeko ahalmena haundituz eta barrera propietateak hobetuz, arrainaren baldintzak ahalik eta hobekien mantentzeko asmoz. Hau da Dow Chemical-ek onartu duen desafioa eta EcoFishPack proiektuaren helburua.

Proiektu honen alorrean, Dow Chemical-ek jazangarriagoak diren material berriak garatzeko asmoa dauka, zeinek ezaugarri hobeak izango dituzten. Dow Chemical Ibérica janarietarako erabiltzen diren materialen erreferentziazko fabrikante mundiala da