• Ulma Packaging

ULMA Packaging-ek TOHOKU SUNNET japoniar kontsumo kooperatiben federazioaren bisita izan du

2013/10/28
Kooperatiben federazioak 11 kontsumo kooperatiba biltzen ditu, beraien artean, Aomori, Iwate, Akita, Yamagata eta Miyagi aurkitzen direlarik.

Miyagi Co-op oso ezaguna den kontsumo kooperatiba da Japonian. ULMA Packaging-en bezeroa da eta 614.869 bazkide eta 48 denda ditu.

Miyagi-k TFS termoformadorak ditu eta bere aktibitate nagusiena etxera eramateko zerbitzua da baina baditu baita ere beste aktibitate batzuk: supermakerts, zerbitzuak eta aseguruak.

Konfederazioren bisitaren interes haundiena, Mondragoiko experientzia kooperatiboa ezagutzean egon da.

Bisitaren agendan barne beste zenbait leku ere ikus ahal izan dituzte: UPTC, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Oñatiko Eroski Greenshop eta Elorrioko Eroskiren zentrala, besteak beste.

Argazkian, japoniar bisitariak ikusten dira, ULMA Packaging-eko Asia-ko Komertzial Arduradun den Mikel Kortabitarteren ondoan.

ULMA Packaging-ek TOHOKU SUNNET japoniar kontsumo kooperatiben federazioaren bisita izan du

TOHOKU SUNNET kooperatiben konfederazioko ordezkariak