• Ulma Packaging

ULMA Packaging-ek lantegi berria zabaldu du Goribarren (Oñati) termozigilatu jarduerarako

2018/01/23
Lantegi berrian bost milioi euroko inbertsioa egin du eta, modu honetan, termozigilatze jardueraren produkzio beharrak asetzera dator, azken urteetan salmentak laukoiztu egin baititu.

ULMA Packaging kooperatiba gipuzkoarrak, ULMA taldeko kide denak, termozigilatzeko makinen fabrikazioaren jarduera Oñatiko Goribar auzoan (Gipuzkoa) zabaldu berri duen lantegi batera aldatu du. Eraikinak 5.000 m2 ditu bi solairutan banatuta eta horietatik 4.000 m2 produkziorako erabiliko dira eta gainerakoa bulegoetarako. Gainera, etorkizunean ondoan beste 4.000 m2 handitu daiteke.

Bost milioiko inbertsioa eskatu duen produkzio lantegi berri honek termozigilatze jardueraren hazkunde beharrak asetzera dator, azken lau urteetan salmentak laukoiztu egin baititu. Gainera, produktu gama berri bati espazio bat eman nahi izan zaio honekin, termozigilatzeko makinak modu pertsonalizatuan muntatzea helburu duena. Jarduerak honek eta hazkunde azkarrak negozioko giza taldea nabarmen handitzea ere eskatu digu. Azken ekitaldietan termozigilatuen jarduerarekin zuzenean lotutako lanpostuak hirukoiztu egin dira, 30 lagunetik 100 pertsona izatera pasatuz. Lantaldea eskaintzak egiten, makinen diseinurako bulego teknikoan, erosketen dibisioan eta materialak jasotzeko lanetan, makinen muntaian, bidalketen eta zerbitzu eginkizunetan banatzen da. Bestalde, hazkunde honek eragin du, zeharka, tokiko hornitzaile enpresetan lanpostu berriak sortzea.

Hau horrela, ULMA Packaging-ek eraikin berritik gertu duen lantegia, Garibain (Oñati), orain arte flowpack, termoformatu eta termozigilatzeko jarduerak bere baitan hartzen zituena, txiki geratu da hiru negozioek azken urteetan izan duten hazkunde esanguratsua dela medio. Termozigilatzearen jarduera bultzatzeko erronkak, produktu eta makina gama berri baten garapenerako baliabideak eskainiz, oso harrera ona izan du merkatuan eta salmentetan hazkunde nabarmena izan dute eta produkziorako espazio gehiagoren beharra sortu du.

Lantegi berriak urtean, gutxi gorabehera, 400 makina ekoizteko gaitasuna du; horretaz gain, jadanik ondoan erosi duen lurretan lantegia handitzeko aukera dauka etorkizunean, zehazki gaur duen bikoitza edukiko du era horretan. Termozigilatzeko makinen ekoizpenerako “lean” deritzen muntatze lineak jarri dira abian, kudeaketa eredu berri bat ezarri nahi da produkzio dinamika ahalik eta beharrezko baliabide gutxien eta, aldi berean, bezeroei balio handiena eskaintzeko asmoz. Galdara eta mantentze lanetarako tailer txiki bat ere prestatu da. Halaber, jasangarritasun irizpideetan eta energia kontsumoetan teknologia berrienak erabiliz lantegi eraginkorra lortu dugu energetikoki. Eraikin berri hau eraiki eta lekuz aldatu urtebete baino denbora laburragoan egin da.

Lantegi berri honek konponbidea eman dio termozigilatu jardueraren hazkundeari eta produkzio gaitasuna handituko du, etorkizunean, behar izanda ere, handitzeko aukerei atea zabalik utziz. Ez hori bakarrik: Garibaiko lantegian flowpack eta termoformatu jarduerak handitzeko espazioa geratu da. Era honetan espazioen arazoari konponbide globala eman diogu eta, azken batean, ULMA Packaging-en negozio osoarentzat hobekuntza izan da lehiakortasunean irabazteko

ULMA Packaging-ek lantegi berria zabaldu du Goribarren (Oñati) termozigilatu jarduerarako

Markel Olano eta Ainhoa Aizpurua, Ander Madinagoitiaren esanak entzuten