• Ulma Packaging

ULMA Packaging-ek EITB-ko Teknopolis saioaren bisita jaso du

2014/06/18
Zientzia eta Teknologiari buruzko saio ezaguna Oñatira hurbildu zen oilasko osoa quadpack-en ontziratzeko sistema ezagutzera

Elhuyar-go Guillermo Roak egin zizkion galderak Flow Pack-eko Product Manager den Josu Garcia-ri. Konkretuki, aspaldi honetan hain ezagun egin den oilasko osoa quadpack-en ontziratzeko aplikazioari buruz galdeketa egiteko.

Interneten publikatutako hainbat albiste eta artikuluren ondorioz, telebistako saio honen interesa piztu zen. Albiste horietan adierazten zenen, ULMA Packaging-ek landutako oilasko osoarentzako aplikazio berri bat zebilen, ASDA supermerkatu britainiarra erabiltzen zeinek labean sartu ahal izateko film batekin ontziratzen bait duen oilaskoa.

Interes gehien sortu zuen gaietako bat, Britainia Haunditik datozen kontsumo tendentziei buruzkoa izan zen. Hauek beti gure aurretik dabiltzanez, kontsumitzaileak aurrez erdi prestaturiko janariak nahiago dituztela eta ahal bada, ikutu gabe prestatzeko modukoak.

Ea beste batean ere, ULMA Packaging horrelako maila duen telebista saio baten interesa sortzeko gai den.

ULMA Packaging-ek EITB-ko Teknopolis saioaren bisita jaso du

Josu Garcia aplikazioaren adierazpenak ematen ULMA Packaging-en fabrikazio tailerrean