ULMA Orga Jasotzaileen negozioko LTZko lantaldearen efizientziak hobera egin du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileen negozioko LTZko lantaldearen efizientziak hobera egin du.

ULMA Orgak negozioko LTZko lantaldeko guzti-guztiek telefono mugikor adimentsuak izango dituzte, eta, gainera, telefono horiei funtzionalitate berriak gehitu zaizkie lantaldeak lanerako dituen metodoak hobetzeko.
ULMA Orga Jasotzaileen negozioko LTZko lantaldearen efizientziak hobera egin du.
2013/07/11

ULMA Orga Jasotzaileak negoziorako, zerbitzuaren kalitatea arma estrategiko bat baino zerbait gehiago da, lan filosofia bat da, bezeroekin dituen harremanei modu egonkorrean eta iraunkorrean ekiteko ezagutzen duen modu bakarra.

Urte eta erdi baino gehiago igaro da ULMA Orgak negozioan Online LTZ zerbitzua ezarri zenetik, eta denbora hori igaro ondoren egiten den balorazioa ezin da baikorragoa izan. Sistema berri hau LTZaren jardute prozesuak estandarizatu eta optimizatzen lagunduko lukeen kudeaketa tresna bat edukitzeko helburuaz sortu zen, eta orain bere bigarren fasera pasatuko da, aurrerapen teknologikoei esker LTZren eguneroko lana are gehiago erraztera bideratutako berritasun ugariekin.

Orain arte, boligrafo digitalak teknikariek zeramatzaten telefono mugikorrekin konbinatuta erabiltzen ziren; terminal horien bitartez zerbitzu aginduak jasotzen zituzten SMS bidez, baina, proiektuak aurrera egin ahala, horrek nabarmen mugatzen zuen informazioa toki batetik bestera eramatea, sistema honek zituen aukera guztiez baliatzea ere oztopatuta.

Horregatik, uztailaren 1etik aurrera LTZko lantaldeko guztiei beraien ohiko telefono terminalak kendu eta smartphonak jarri zaizkie, eta horri esker posta elektronikoa izango dute komunikazioetarako, eta ez hori bakarrik, lan teknikoak hobeto egiten lagunduko dieten aplikazio espezifikoak instalatzeko aukera ere izango dute.

Orain arte prozedura zen SMS bidez abisu bat jasotzea, baina horrek asko mugatzen zuen LTZko koordinazio taldeak eraman zezakeen informazio kantitatea; hemendik aurrera, berriz, posta elektronikoa jasotzerakoan abisuei nahi duten informazioa gehitu ahal izango diote, esaterako: bezeroaren egungo kontratua, makina berme aldian ote dagoen, abisuaren urgentzia…, eta era berean edozein dokumentazio digital trukatu ahal izango dute, itxaron beharrik gabe, atzerapenik gabe, eraginkortasunez.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioko teknikariek, gainera, zentraletik bezero bakoitzari bidaltzen zaizkion aurrekontuen berri izan ahal izango dute, aurrekontuen jarraipena egitea errazago izanik, eta, gainera, hurrengo egunean jasoko dituzten ordezko piezen gaineko informazio zehatza jaso ahal izango dute, bai eta jakin ere ordezko pieza horiek ekarriko dizkien presazko garraiorako konpainiaren bulegoa non dagoen, hurrengo eguneko lana entrega horren arabera antolatu eta planifikatu ahal izateko.

Beraien terminaletan gehitutako aplikazioen paketea osatzeko, ohiko GPSaren ordez geolokalizaziorako sistema bat ezarri zaie. Sistema horri esker, urgentziazko matxura bat gertatuz gero koordinazio taldeak abisuak modu eraginkorragoan, azkarrago eta koherentzia handiagoz planifikatu ahal izango ditu, konponketa egin behar den lekutik hurbilen dagoen teknikaria bidali ahal izango lukeelako, bezeroak itxaroten eman behar duen denbora eta teknikariek joan-etorrietan eta produzitu gabe ematen dituzten orduak dezente murriztuta.

Honelako hobekuntza berritzaileak sartuta, ULMA Orgak negozioak berretsi egiten du beti,kalitatezko zerbitzua eskainiz eta zerbitzu azkarragoa, arinagoa eta eraginkorragoa eskainiz, bezeroengandik hurbil egoteko hartu duen konpromisoa.