ULMA Orga Jasotzaileen Konbentzio Komertziala — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileen Konbentzio Komertziala

ULMA Orga Jasotzaileen sare komertziala, ordezkaritzek eta banatzaile baimendunek osatzen dutena, ekainaren 13tik 15era bitartean elkartu zen ULMA Taldeko Departamentu Zentraletan.
ULMA Orga Jasotzaileen Konbentzio Komertziala
2012/06/18

Parte hartzaileek oso harrera ona egin zioten konbentzioari, sare komertzialera gehitutako banatzaile berrien topagunea izan baitzen, esperientziak partekatzeko eta EDÍA EM orga elektrikoen serie berriak eta Mitsubishiren PREMÍA ES traspalet elektrikoak aurkezteko, ULMA Inoxtrucken ekipamendu berriak aurkeztearekin batera.

EDÍA EM orga elektrikoen serie berria hiru edo lau gurpileko kontrapisatu elektrikoz osatuta dago, eta horiek 48 V-ekoak dira eta 2 tonako karga ahalmena dute. Parte hartzaileek informazio tekniko zehatza jaso zuten ULMAren eta Mitsubishiren eskutik, ekipamendu berriek aurrekoekin eta merkatuko beste marka ezagun batzuekin alderatuta eskaintzen dituzten abantailen erakustaldi praktikoak egin baitzituzten. Bertaratu ziren 50 kide inguruk PREMÍA ES traspalet elektriko berriak ezagutzeko aukera izan zuten; horiek 2 tonarainoko karga ahalmena dute, eta orain dela gutxi merkaturatu dira. Beren ezaugarri nagusiak dira oso malguak direla, lan intentsitate desberdinetara egokitzeko, eta eraginkorrak direla, baita biltegitik kanpo kokatutako aplikazioetan ere. Horrez gain, jardunaldi hauetan protagonismoa izan zuten baita ere ULMA Inoxtruckek sare komertzialari aurkeztu zizkion traspalet eta pilatzaile eskuko zein elektroniko higienizagarri eta herdoilgaitzen azken modeloek; hori ULMA Taldeak produkzioko gela zurietako kargen garraio eta manipulaziorako soluzioak diseinatzeko, fabrikatzeko eta komertzializatzeko atera duen promozio berria da.

Sare komertzial profesional eta hurbila finkatu duelarik, ULMAk bere bezeroekin epe luzerako harremanak eratu eta manten ditzake, elkarrekiko konfiantzan oinarrituta.