ULMA Orga Jasotzaileak

Matz-Erreka Koop.Elkartearen bisita ULMA Orga Jasotzaileetara

2013/02/27

Antzuolako Matz-Erreka Koop. Elkarteko Kalitate eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuetako ordezkariek ULMA Orga Jasotzaileen instalazioak bisitatu zituzten Oñatin aurreko ostiralean, Mondragon Taldeak Praktika Ontzat aitortu duen Sat Online aplikazioa in situ ezagutzeko.

Gehiago irakurri

ULMAk MEDEAren Batzar Nagusian parte hartu du manutentzio sektoreko beste enpresa batzuekin batera

2013/01/31

Aurreko astean MEDEA elkarteak, Manutentzio Ekipoak Banatzen dituzten Enpresen Elkartea, Batzar Nagusia egin zuen Madrilen. ULMA Orga Jasotzaileetako gerentea, Angel Sanchez bertan izan zen eta sektoreko beste enpresa batzuekin batera merkatuaren egungo egoerari erantzuteko sinergia eta ekimenak lantzen aritu ziren.

Gehiago irakurri

ULMAk biltegiko ekipamenduen gama hobetu du Mitsubishi etxearen pilatzaile berria aurkeztuta

2012/12/27

Mitsubishi etxearen AXIA ES pilatzaileek merkatuan bereiztea lortu dute bere aldakortasuna, iraunkortasuna eta eraginkortasuna direla eta, lana burutzeko ingurunea edozein izanda ere aukeraketa egokia dira.

Gehiago irakurri

AZKARek bere makinen parkearen zati bat berritu du ULMArekin

2012/11/20

AZKARek, Iberiar Penintsulako eta Uharteetako operadore logistiko liderra denak eta Europan ere jarduera garatzen duenak, bere orga jasotzaileen parkearen zati bat berritu du, ULMArekin lankidetzan aritzeko kontratua luzatuta.

Gehiago irakurri

ULMAk LTZ Online Kudeatzaile Informatikoa garatu eta ezarri du.

2012/11/09

ULMAk etengabeko hobekuntzaren aldeko politikarekin konprometituta jarraitzen du, eta bitartekoak inbertitzen ditu laguntza teknikoko zerbitzua arintzeko, zerbitzu hori baita, hain zuzen ere, bere bezeroei egin zaizkien azken gogobetetze inkesten arabera puntuaziorik altuenak izan dituztenetako bat.

Gehiago irakurri

PREMÍA ES traspalet elektrikoak diseinuaren red.dot sari internazionala jaso du.

2012/10/02

ULMA Orga Jasotzaileak aurkeztu berri duen PREMÍA ES serieko korronte alternoko traspalet elektriko berriek diseinuaren red.dot edo “puntu gorri” izeneko sari internazional ospetsua jaso berri dute beraien diseinu ergonomiko berritzaileagatik.

Gehiago irakurri

ULMAk C de Comunicación Taldeak antolatutako orga jasotzaileen inguruko topaketan parte hartu du.

2012/10/01

Irailaren 28an “Cuadernos de Logistika” aldizkari espezializatuak gonbidatuta Espainiako orga jasotzaile sektoreko enpresa ekoizle eta banatzaile garrantzitsuenetako zuzendari nagusiak Madrilen elkartu ziren.

Gehiago irakurri

Beste urte batez, ULMA Orga Jasotzaileetako kirolariek Aloña txirringaz igo dute

2012/07/02

Joan den ekainaren 30ean, beste urte batez, ULMA Orga Jasotzaileetako langilerik kirolarienak Bidaurretako monasterioko hitzoruda bildu ziren, Oñatitik Aloñara txirringa lasterketa klasiko bihurtu denari hasiera emateko.

Gehiago irakurri

ULMA Orga Jasotzaileen Konbentzio Komertziala

ULMA Orga Jasotzaileen sare komertziala, ordezkaritzek eta banatzaile baimendunek osatzen dutena, ekainaren 13tik 15era bitartean elkartu zen ULMA Taldeko Departamentu Zentraletan.

Gehiago irakurri

ULMA Orga Jasotzaileak etxeak PREMÍA ES traspalet elektriko berriak aurkeztu ditu

PREMÍA ES korronte alternoko traspalet elektriko berriek 2 tonarainoko karga ahalmena dute, eta lan lokalizatuak egiteko bereziki diseinatuta daude, biltegi barruan zein kanpoan, urarekiko erresistentea den diseinu bereziari esker; diseinu horrek orgei kalitate eta fidagarritasun handia ematen die, baita kontrako baldintza klimatologikoekin ere.

Gehiago irakurri

EDIA EM orga elektriko berritzaileak, %100 kanpoaldekoak

ULMA Orga Jasotzaileen Negozioak EDIA EM gama iraultzailea aurkeztu du, hau da, Mitsubishiren hiru eta lau gurpileko kontrapisatu elektrikoak. EDIA EM berrien abantaila lehiakorra aldakortasun eta ingurunearekiko moldagarritasun handia da, eta erabateko eraginkortasuna bermatzen dute baita kanpoaldeko aplikazioetan ere, euriari buruzko erresistentzi diseinu esklusiboari esker. Motor hidraulikoa eta trakziokoa guztiz zigilatuta daude, ura eta hautsa sar eza daitezen, eta, ondorioz, babeserako IP54 sailkapen ofiziala betetzen dute, urari buruzko erresistentziaren IPX3 espezifikazio industrialarekin batera.

Gehiago irakurri

Fagor Etxetresna Elektrikoek alokairu kontratua berritu dute ULMA Orga jasotzaileekin

2011/07/01

Fagor Etxetresna Elektrikoen etxeak konfiantza erakutsi du berriro ere ULMA Orga Jasotzaileen irtenbide logistikoetako aholkularitza eta ezarpenari dagokionez, Mitsubishi markako 50 orga jasotzaile berri gehitu baititu bere alokairu parkea berritzeko.

Gehiago irakurri

Saria eskari jasotzaileen modelo berrietarako

2011/07/01

ULMAk eta Mitsubishik merkaturatu duten azken seriea OPB1020NE eskari jasotzaileak dira, apalategietako beheko mailetan dauden produktuak manipulatzeko diseinatu direnak.

Gehiago irakurri

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak kontratua izenpetu du Azkarrekin

2010/05/01

ULMA Orga Jasotzaileetako gerenteak, Angel Sanchez eta Azkar Garraioetako Managing zuzendariak, Juan Antonio Quintana, joan zen otsailaren 10ean, Azkarren Cosladako instalazioetan, kontratu bat izenpetu zuten, datozen 5 urteetan orga jasotzaileak mantentzeko zerbitzu integrala emateko.

Gehiago irakurri

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak bezero handiei zerbitzua emateko talde espezializatu bat sortu du

2010/04/15

Parke handien gestioak zerbitzu egitura berezia izatea eskatzen du. Aspektu horretan gaitasuna izateko helburuarekin, talde espezializatu berri bat sortu behar da, administrari batek, zerbitzu teknikariek eta eremu geografiko bakoitzeko solaskide batek osatua.

Gehiago irakurri

Ulma Orga Jasotzaileak

carretillas2

ULMA Servicios de Manutención, S. Coop.

Ps. Otadui, 8
32 P.K.
20560 Oñati (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 718033
Faxa: 943 783502

www.ulmacarretillas.com