ULMA Orga Jasotzaileak negozioak prestakuntza jardunaldi batzuk egin ditu bere Laguntza Teknikoko Zerbitzuko langileentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak prestakuntza jardunaldi batzuk egin ditu bere Laguntza Teknikoko Zerbitzuko langileentzat

Bezeroarenganako orientazioa JARRERA bihurtzea, nabarmenduta, bezeroekiko harremanei arrakastaz heltzeko modu bakar moduan
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak prestakuntza jardunaldi batzuk egin ditu bere Laguntza Teknikoko Zerbitzuko langileentzat
2017/11/13

Ekimen hau, “Laguntza Teknikoko Zerbitzua eraldatzeko Prozesua" izenekoa, LTZko kudeatzaile nazional Ignacio Bereciartuk koordinatu du, bere lantalde osoari kalitateko salmenta ondorengo zerbitzua ematen laguntzeko prestakuntza emateko. Bere asmoa da, teknikariak profesionalak izateaz gain bezeroei arreta eskaintzen espezialistak izatea, bakoitzak barruan duen balioa eta ahalmena ateratzeko.

Hori da prestakuntza jardunaldi hauen arrazoia; izan ere, bezeroekin duten harremana eta tratua hobetu nahi izan da, nor diren eta zer nahi duten konturaraztea, eta pertsonen arteko harremanei buruzko jarraibideak eman, ULMAren bezeroei arreta bikaina emateko moduan egon daitezen, esku-hartze tekniko hutsetik harago joanda.

“Garrantzitsua da ULMAko pertsona guztiak, enpresan duten funtzioa edozein dela ere, kontziente izatea ULMAren eta bere bezeroen arteko harremanen arrakasta neurri handian bezeroekin dituzten jarrera eta portaeren menpe dagoela, produktuen kalitatetik edo langileen esku-hartze teknikoetatik harago. Lehentasunezkoa da konfiantza eta asebetetzea izatea harreman horien ardatz”.