ULMA Orga Jasotzaileak negozioak PREMIA EM seriea handitu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak PREMIA EM seriea handitu du

Mitsubishi PBF25N2 modelo berria aurkeztu du
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak PREMIA EM seriea handitu du
2013/06/07

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Mitsubishi PBF25N2 modelo berria merkaturatu du. Plataforma finkoa duen traspaleta bat da, modu intentsiboan eta etenik gabe erabiltzekoa.

Modelo berria PREMIA EM seriean gehitu da, eta karga astunagoak distantzia handiagoetan eta abiadura handiagoan garraiatzeko diseinatuta dago, 2,5 tonako zama eramateko ahalmena eta potentzia handiagoko bateria duelako.

Plataforma finkoa traspaletan integratuta doa, eta albotik gidatzeko aukera ematen du eta hori da bere ezaugarri bereizgarria. Gidatzeko jarrera ergonomiko berri horrekin, tentsioak gutxitzea eta atzekoa eta aurrekoa hobeto ikustea ahalbidetzen da, gorputza eta lepoa ahalik eta gutxien mugituta. Alboetan dituen babes hormek,  eserlekuaren bizkarrak eta itsaspen handiko alfonbrak erosotasun eta segurtasuneko aparteko sentsazioa ematen dute.