• ULMA Manutentzio Zerbitzuak

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak mantentze lanetako bere zerbitzuaren kalitatearen alde egiten jarraitzen du, WÜRTH-i esker

2017/09/14
ULMAko Laguntza Teknikoko Zerbitzuko 150 teknikariek E-commerce-ko sistema pertsonalizatu bat edukiko dute, zeinaren bitartez Würth enpresa alemaniarraren katalogo berezi batera sartu ahal izango diren. Katalogo horretan aurkituko dituzte bezeroei ahalik eta arretarik fidagarriena eta eraginkorrena emateko ezinbestekoak diren materialak, tresnak eta makinak.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioaren helburua beti izan da bezeroei beren premietarako ahalik eta irtenbiderik egokiena ematea, kontuan izanda enpresei bitegiratze lanak eraginkortasun handienez egitea eta kostuak murriztu eta produktibitatea handitzea ahalbidetzen dieten balio espezifikoak. Horregatik, ez da harritzekoa Würth Espainia aukeratu izana katearen hurrengo fasean, salmenta osteko mantentze lanen zerbitzuan, kalitateko estandarrei eusteko, konfiantzako hornitzailea baita.

Materialen eta tresnen hornikuntzan munduko liderra den heinean, hemendik aurrera enpresa alemaniarrak online katalogo osotu bat jarriko du ULMAko 150 teknikarien esku, bakoitzak klik eginez modu pertsonalizatuan erabiltzeko. Katalogoko produktu guztiak %100 fidagarriak eta berritzaileak dira, eta kalitate eta segurtasun maila apartak dituzte. ULMAko langile guztiek baldintza hoberenetan lan egiteko behar duten guztia hornitzaileengandik berarengandik eskuratuko dute, sektorean gehien baloratzen dutenetakoa eta fidagarriatasun handienetakoa baita. Horrela, ULMArekin lan egiten duten banatzaile eta enpresa guztiei ematen zaien salmenta osteko laguntza eta mantentze lanen zerbitzua Espainiako hoberenetakoa izango da, eta konpainia biek kalitateaz eta bezeroen tratuaz duten kontzeptua, berdina baita, goragoko estratu batera igoko da eta denei egingo die on.

ULMArako, lankidetza hori beste mugarri bat da azken 30 urteetan pazientziaz eta esfortzuz eraikitzen jakin izan duen bikaintasunerako bidean, eta gainera Mitsubishi Forklift Trucks edo Hubtexen moduko marken inportatzaile esklusiboa da Espainian. ULMArako, mantentze lanak funtsezko faktorea dira 4.0 industriaren baitan, besteengandik bereizteko eta nabarmentzeko, eta lankidetza akordio esklusibo honek esan nahi du bere lehiakideak baino urrats bat aurrerago joatea.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak mantentze lanetako bere zerbitzuaren kalitatearen alde egiten jarraitzen du, WÜRTH-i esker