ULMA kanalak Zaragozako Caixaforum kultur etxe berrian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA kanalak Zaragozako Caixaforum kultur etxe berrian

ULMA Architectural Solutionsek Zaragozako Caixaforum kultur etxe berriaren proiektuan hartu du parte, drainatze kanalen gama zabalaren instalazioarekin.
ULMA kanalak Zaragozako Caixaforum kultur etxe berrian
2015/12/01

Kultur etxe hori La Caixa Fundazioaren zati da  eta Anselmo Clavé 4 Etorbidean dago, tren geltokiaren ondoan. Lurzatiak 4.407 metro karratuko eremua hartzen du bere baitan. Publiko guztiei begirako obra da eta hainbat kultur jarduera eskaintzen ditu, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, zinema, musika eta antzerkia.

Guztira 90 metro lineal instalatu dira kultur etxearen inguruetan, produktu gama desberdinak erabiliz dagozkion saretekin.

Horietako bat SELF gama izan da, SELF200 eta EUROSELF200 modeloekin, biak ala biak sareta galbanizatua dutenak. Kanal horiek egokiak dira oinezkoentzako guneetarako.

Erabilitako beste kanaletako bat M100 modeloa izan da, MINI gamako altzairu galbanizatuko saretarekin.

Azkenik, MULTIV+ gamako kanalak ezarri dira, MULTIV150 kanala zehazki, sareta burdinurtu nerbiodunarekin. Kanal horiek V motako diseinua dutenez, ura abiadura handiagoan drainatzea ahalbidetzen dute, kanalaren eragin autogarbitzailea hobetuz.

Drainatze kanal horiek soluzio egokia eskaini diote obraren osotasunari.