• Ulma Architectural Solutions

ULMA kanalak Bilboko Erriberako Merkatuan

2018/02/28
ULMA Architectural Solutionek bi kanal mota hornitu ditu Erriberako Merkatu entzutetsuan instalatzeko.

Erriberako Merkatua, Bilboko itsasadarraren ondoan kokatua, Bizkaia osorako erreferentzia komertziala da. 1990ean Guinessek handizkako udal merkatu osoena jo zuen, existitzen zen handiena izanik. Gaur egun hiru planta eta 186 saltoki ditu, mota guztietako produktuak eskaintzen dituztenak: haragia, fruta, arrainak, itsaskiak, gaztak, hestebeteak, izoztuak, perretxikoak… Halaber, obra epealdi luzeari aurre egiteko prestatzen ari da espazioari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, eta testuinguru horretan ULMA Architectural Solutions izan da hautatua drainatze kanaletan soluziorik hoberena eskaintzeko.

MINI eta SELF drainatze kanalak

ULMA Architectural Solutionsek bi kanal mota hornitu ditu; altuera baxuko  MINI drainatze kanalak merkatu barrurako, eta SELF sistemako kanalak bere inguruetarako.

Altuera baxuko MINI kanalak bereziki diseinatuta daude altuera muga duten guneetarako, eta horregatik aukeratu dira merkatu barrurako. Merkatu inguruetarako SELF sistemako drainatze kanalak aukeratu dira, izan ere kanal horiek dira oinezkoentzako bideetarako soluziorik hoberena eskaintzen dutenak.

ULMA kanalak Bilboko Erriberako Merkatuan

ULMA kanalak Bilboko Erriberako Merkatuan