ULMA-k YOGAko online ikastaroak abian jarriko ditu berriro — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA-k YOGAko online ikastaroak abian jarriko ditu berriro

Otsail honetatik aurrera, berriz ere jarriko dira abian ULMA Taldeko bazkideentzako eta langileentzako YOGA eskolak. Ordubeteko saioa izango da, astean bi egunetan, Miren Zubeldia irakaslearekin.
ULMA-k YOGAko online ikastaroak abian jarriko ditu berriro
2020/12/31

Ikastaroa otsailaren 23an hasiko da, astearteetan 18: 00etan euskaraz emango da, eta ostegunetan 18: 00etan gaztelaniaz, eta apirilaren 30ean amaituko da.

Interesatuta bazaude, bete atxikita doan galdetegia, otsailaren 19a baino lehen, eta saioetara sartzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu posta elektronikoz.

ULMAk aukera ona eskaintzen dizu etxean eta etxekoekin YOGA egiteko.

Gainera, zuzenean konektatu ezin baduzu, saio guztiak grabatuko dira, beste edozein unetan sartu ahal izateko eta nahi duzun guztietan errepikatu ahal izateko.

Eskerrik asko eta zaindu.