ULMA Handling Systemsek Kontsumo Handiko Logistikari buruzko I. Topaketan parte hartu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek Kontsumo Handiko Logistikari buruzko I. Topaketan parte hartu du

ULMA Handling Systems protagonista izan dugu Alimarket argitalpenak Madrilen antolatu duen Kontsumo Handiko Logistikari buruzko topaketaren I. edizioan.
ULMA Handling Systemsek Kontsumo Handiko Logistikari buruzko I. Topaketan parte hartu du
2012/07/01

Topaketara kontsumo handiko produktuen ekoizle, banatzaile eta operadore logistikoak bildu ziren, eta barne logistika eta garraio prozesuetan eraginkortasuna optimizatu eta hobetzeko gakoei buruz eztabaidatu zuten.

ULMA Handling Systemseko Merkataritza & Ingeniaritza zuzendari den Iñigo Jauregik Banaketa Handiaren sektorerako ezagutzak, estrategiak eta ULMAk diseinatutako eredu propioa aurkeztu zituen, eta ingeniaritza sektore horretan lantzen ari diren azken proiektuak ezagutarazi.

 

Logistikaren inguruan antolatutako lehen ekitaldia izan da eta ezarritako leit motiv-a hauxe izan da: hornikuntza katearen aritzeko eran eraginkortasun handiagoa bilatzea elikadura, edari, banaketa eta bestelako sektoreetarako.