• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek CONSUM Valentzia, Murtzia eta Bartzelonako banaketa zentroak automatizatu ditu

2014/05/26
ULMA Handling Systemsek eskainitako ingeniaritza logistikoko soluzioei esker, banaketa kooperatibak sistema automatiko berriak jarri ditu Valentzia eta Murtziako bere plataformetan, eta laster, Bartzelonakoan. Sistema berriek beraien prozesuak hobetu dituzte eta dendei eskaintzen dieten zerbitzu guztietan kalitate estandarrak igo egin dira. Hau guztia gehienezko ekoizpena eta zero akats dituen inguru batean

CONSUM kooperatibak, 600 supermerkatuko sarea Espainiako sei eskualdetan, 2007an jarri zuen martxan bere almazen automatizatu berria, plataforma integral berria, Sillan, Valentzia.

2013an ULMAk CONSUMEK  Las Torres de Cottillasen, Murtzia, duen banaketa plataformako sistema logistikoa garatu zuen. Sistema hau, kontzeptu eta diseinu aldetik sistema logistiko berritzailea da. Proiektuaren berritasuna sarrerak eta irteerak kudeatzeko gai den biltegiratze sisteman dago; palet ½, palet ¼ edo europalet karga unitateak.

Sistemak hiru robot ditu sarrera (rezepzioa) eta irteera (expedizioa) aurrealdean dauden garraiatzaileetan karga/deskarga operazioak egiten dituztenak. Honez gain, robotak alboko irteerak automatikoki hornitzeko diseinatuta daude eskaerak prestatzeko prozesua egiteko.

Gaur egun, Bartzelonarako plataforma berri bat diseinatzen ari da ULMA. Plataforma honetan errotazio altu eta baxurako bi automatismo sartuko ditu.

CONSUMen egindako automatizazio logistikorako proiektuak instalazioko espazioa optimizatzeko behar batetik sortu ziren, eta helburua hau modu eraginkorrean betetzeaz gain, barne iraultza bat ekarri dute; akatsak nabarmen gutxitu dira, neurri marjinaletaraino, eta produktibitatea nabarmen gehitu da, honez gain, plataformako langileen baldintza ergonomikoak eta segurtasuna ere hobetu egin dira.

Aipatutako instalazio automatikoak ULMA Handling Systemseko ingeniaritza taldearekin egin dira, Kooperatibako arduradunek aitortzen duten moduan oso esperientzia ona izan dute enpresarekin, instalazioen erabilgarritasunagatik eta errendimenduagatik, “beti uste genuenaren gainetik”, eta Kooperatibako kudeaketa sistemarekin integratzeko egindako lanagatik.