ULMA Handling Systemsek CEMAT South America azokan parte hartuko du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek CEMAT South America azokan parte hartuko du

ULMA Handling Systems-ek berrikuntzarik nabarmenenak aurkeztuko ditu Sao Paulon (Brasil), ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean ospatuko den CEMAT South America azokan
ULMA Handling Systemsek CEMAT South America azokan parte hartuko du
2015/06/11

Berrikuntza nabarmenenen artean, FSS/SQS izenez ezagunak diren eskaerak prestatzeko sistemak aurketuzko ditu. Sistema hauek, ULMA-DAIFUKUk garaturiko soluzio berritzaileak dira, material arinekin diseinatu eta kontsumo baxuko motoreak dituzten sistemak alegia.

FSS/SQS-ek estanteriaren aurrean gelditzeko posizio zehatza bermatzen dute, balaztatze eta azelerazio teknika berriak erabiliaz.

Sistema berri honen plazaratzeak ULMAk teknologi berrien alde egiten duen apustua nabarmentzen du, DAIFUKUrekin duen kolaborazioa era berean nabarmenduz.