• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems, irudi berria, esentzia bera

2020/01/23
ULMA Handling Systems marka estrategia proiektu berrian murgildu da non helburu nagusia negozioaren esentzia kanpora helaraztea den eraberritutako irudi batekin

35 urtetako ibilbidearekin, ULMA Handling Systemsek eboluzionatzen jarraitzen du, aldatzen. Azalberritzea erabaki du, baina bere esentzia mantenduta indartsuago izateko, gertuago egoteko. “Enpresa munduan haztea eta aldatzea ezinbestekoa da erakunde baten bizitza zikloan. Eta marka orok erakundearen esentzia islatu behar du.

Gure negozioak eboluzionatu egiten du urrunago iristeko, irtenbide berriekin, zerbitzu gehiagorekin eta hobeekin. Horretarako, garrantzitsua da gure marka modu berean haztea”, baieztatu du Juan Jesus Alberdik, ULMA Handling Systemseko zuzendari nagusia.

“ULMA Handling Systemsen badugu historia bat, marka bat eta konfiantzaren berme bilakatzen gaituen taldea. Egiten dugunarekiko pasioa sentitzen dugu”. Adierazi du Alberdik. “Horrez gain, ULMAn badakigu proiektu bakoitza berezia dela, ULMAren zerbait dute eta gure bezeroen zerbait ere bai”, gehitu du Alberdik.

Marka estrategia berriaren hausnarketaren foku nagusia bezeroa uneoro ULMAk babestua sentitzea izan da. Markaren posizionamenduak bilakaera bat eskatzen zuen, balioen esentzia mantenduta. Emaitza, markaren kontzeptu berria; "A Singular Intralogistics Engineering" eta lelo berria: “We handle your success”, bezeroen arrakastarako laguntza bermatzen duen funtsezko mezua.

 

Marka berria webgune berrian isladatzen da

Azken hilabeteetan egindako lan guztia ULMA Handling Systemsen web orri berriarekin abiatzen da, bisitari guztiengan pentsatuz berregituratu dena; bertan, zerbitzu gehiago, informazio gehiago, hurbilago eta ikusgarriago eskaintzera bideratutako atal berriak aurkitu ahal izango dituzte.

www.ulmahandling.com