• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems-ek bere zuzendari nagusiaren irteera iragartzen du eta orain arte garaturiko proiektu sozioenpresarialaren aldeko apustua berresten du

2020/02/27
Apirilaren 4ean utziko du kargua ULMA Handling Systems-eko zuzendari nagusi den Juan Jesus Alberdik. Kooperatibak azken urteetan finkatutako proiektuari eutsiko dio erreferentziazko ingeniaritza izaten jarraitzeko asmoz.

Alberdik azken 4 urte hauetan egindako lanari esker, kooperatiba haunditzen joan da urtez urte eta eskaera kopuru historikoak lortu ditu. Gainera, berrikuntzako zenbait sari ere jaso ditu eta nazioarteko presentzia nabarmen areagotu du.

“Esker oneko hitzak besterik ez ditugu Juan Jesus-entzat, berak eskainitako konpromezu eta ardura paregabea izan baita. Kooperatibak jadanik barneraturik duen proiektu sozioenpresarialarekin aurrera jarraitzen du eta etorkizun oparo bat irudikatzen dugu, aukera eta erronka garrantzitsuz betea”, dio ULMA Handling Systems-eko lehendakari den Oier Araiztegik.

ULMA Taldearen konpromezua erabatekoa da ondorengotza ordenatu bat kudeatzeko orduan. Helburua, trantsizioa era armonikoan burutzea da, kooperatibak bere zabalkundearekin jarraitu dezan Europa, Hegoamerika eta Ekialde ertainean.

2019. urtea oparoa izan da garatutako proiektu eta emaitzei dagokienez, eta are oparoagoa izatea espero da  2020 eta 2021a.