ULMA Handling Systems, Basque Industry 4.0 ekitaldiko gonbidatu aditua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems, Basque Industry 4.0 ekitaldiko gonbidatu aditua

ULMA Handling Systems Basque Industru 4.0 ekitaldiaren IV. edizioan parte hartuko du, zein, datorren azaroaren 22an ospatuko den gipuzkoako hirian, Donostian
ULMA Handling Systems, Basque Industry 4.0 ekitaldiko gonbidatu aditua
2017/09/13

"Etorkizun adimenduna eraikiz" goiburupean, laugarren iraultza industrialari buruz eztabaidatuko da Basque Industry 4.0 ekitaldiaren IV. edizioan. Azaroaren 22an ospatuko da gipuzkoako hiriburuan, Donostian. Esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta arlo horietako adituen ikuspegiak bilduko dira ekitalian.

Digitalizazioranzko lasterketaren buruan dauden euskadiko enpresa industrialek gakoak emango dizkigutela baieztatzen du ekitaldiaren antolakuntzak, tartean, ULMA Handling System aurkitzen delarik.

ULMA Handling Systems-eko berrikuntzako zuzendaria, Mikel Altuna, izango da 4.0 aro idustrial berri honetan logistikan, robotika arloan eman diren aurrerapausoak azalduko dituena.

Basque Industry 4.0 ekitaldiaren edizio berria prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan zentratuko ekitaldi bat da. Ekitaldia hiru aldiz egin da orain arte, eta dagoeneko topagune sendo bihurtu da, goraka ari delarik bere zifra guztietan. Azkenengo edizioan 1700 bertaratu izan zituen.

Informazio gehiago: www.spri.eus