• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems Baladi enpresaren zentro logistiko berria garatzen ari da Israelen

2019/09/12
Baladi, elikadurako enpresa liderra Israelen, logistika zentralizatzera doa banaketa zentro berrian, zeina guztiz automatizatua egongo den ULMA Handling Systemsek egingo duen barne logistikako proiektuari esker.

Baladi Israelgo elikadura enpresa handienetakoa da, 1916an sortu zena. Produkzio planta bat dauka Baladik eta bertan inportazioko elikadura produktu desberdinak prozesatzen ditu ondoren saltzeko. Horretarako, ULMA Handling Systemsekin batera banaketa zentro berri bat garatzen ari da Baladi: guztiz zentralizatua eta automatizatua herrialde guztiari zerbitzua eman ahal izateko; iparraldetik, Kiryat Shmona hiritik, hegoaldera, Eilat hirira.

Egun Baladik hainbat biltegi ditu, modu konbentzionalean lan egiten dutenak, herrialde guztian banatuta. Banaketa zentro berriari esker Baladik herrialde guztiari zerbitzua eman ahal izango dio modu zentralizatuan.

Horretarako, ULMA Handling Systemsek barne logistikarako automatizazio proiektu integrala diseinatu du banaketa zentro berrirako, non aurrez produkzio plantan prozesatutako elikagaiak jasoko diren. Produktu guztiak STV (Sorting Transfer Vehiclegarraio automatikoko sistemaren bidez sartuko dira zentroan, produktuak biltegira bideratuko dituena. Ondoren, despaletizatze postuak edukiko ditu jarraian merkantzia biltegi arinera garraiatzeko, 8 garabi pilatzaile mini loadek kudeatuko dutena. Biltegiak 35.000 kaxa baino gehiagorentzako gaitasuna izango du eta mugarri garrantzitsuenetakoa elikagaiak -24ºC tenperatura kontrulatuan mantentzea izango da.

Jarraian, Baladiko banaketa zentroak bide emango dio eskaerak prestatzeari. Zentroaren gune honetan ULMAk prestaketarako postu ergonomikoa gehituko du, ERPAL, eskuz kudeatu beharreko postua eta IK PAL paletizazio automatikorako bi robot. Sistema berritzailea eta erreferentea edozein motatako kargak modu optimoan paletizatzeko. Gainera, herrialdean instalatuko diren mota honetako lehenengo robotak izango dira.

Automatizazio integraleko proiektu honi esker, Baladik 100 urte baino gehiago dituen historiarekin jarraitu eta herrialde guztirako kalitate altuko elikagaiak banatzetzen segitu ahal izango du banaketa zentro berritik.