• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems, 8 finalisten artean "Rois de la Supply Chain 2020" sarietan

2020/01/03
Frantziako Supply Chain Magazine aldizkariak urtero antolatzen duen lehiaketa nazionala ospatuko da, Rois de la Supply Chain, urtarrilaren 15ean, L 'Aveyron (Paris Bercy) aretoan.

Lehiaketa honek hornidura-katearen arloko proiektuak saritzen ditu. ULMA Handling Systems, Bridor enpresan (okindegia eta gozogintza izoztua fabrikatzen ditu) garatu duen proiektuarengatik izan da aukeratua. Bertan, biltegi automatikoko sistema zentralizatu bat eta eskariak prestatzeko soluzioak aurkitu daitezke.

Bridor instalazioak 19.000 palet gordetzeko gaitasuna dauka eta 8 garabi pilatzailek kudeatzen duten biltegi automatikoa dauka , zeinek, -20ºC-tan egiten duen lan. Biltegi automatikoa, produkzio sailarekin komunikatuta dago eta hauen arteko mugimenduak STV bitartez egiten da, Sorting Transfer Vehicle edo "Sistema Inteligente de Transporte". Eremu batean 3 eta 5 ºC bitartean garraiatzen dute eta biltegi inguruan, -20ºC-tan. Instalazioan, halaber, -20 ºC-ra dagoen bidalketetarako bufer bat dago, 6 plataforma elikatzen dituena. Bridorrek, ULMAk garatutako automatizazioari esker, bere espazioa eta fluxuak arrazionalizatzea lortu du, etengabeko hazkundean. Bridorren produktibitatea handitu egin da, eta produktuaren kontrola eta trazabilitatea indartu egin dira.

ULMAk Bridorren landutako proiektua aurkeztuko du ekitalian. Botoen bitartez, Supply Chain aldizkariak 3 erregeen aukeraketa egingo du 3 kategoria ezberdinetan: «Grand Prix», «Coup de Cœur» eta «Innovación». 3 erregeek beraien saria jasoko dute gaueko galan. Sari hauekin paraleloan, ULMAk stand-a izango du bertaratutakoei bere soluzio eta produktuak azaltzeko aukera izanik.