ULMA Gara, Talde konprometitu baten ahotsa lehen pertsonan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Gara, Talde konprometitu baten ahotsa lehen pertsonan

ULMA Taldeko gure negozioetako 200 pertsona inguru bildu ziren atzo arratsaldean ULMA Handling Systems-eko aparkalekuan.
ULMA Gara, Talde konprometitu baten ahotsa lehen pertsonan
2014/09/12

Deialdiaren helburua ULMAren aktiborik nagusiena irudikatuko eta omenduko zuen irudia lortzea zen: Gure Pertsonak. 50 urte baino gehiagoko ibilbide sozio-enpresariala duen gure Kooperatiba Taldearen aberastasunaren eta nortasunaren osagai nagusia bere bazkide eta langileen konpromisoa da eta horrek ezberdin egiten du.

“ULMA Gara!, ¡Somos ULMA!, We are ULMA!” esloganak errealitate sozio- enpresarial honen protagonistak diren pertsonei eman nahi die ahotsa, euren testigantzak zuzenean eta hizkuntza ezberdinetan jasoz, eta Taldearen tokiko nortasunaz gain, nazioartekoa ere deskribatuz. Irudia ULMA Taldeak laster editatu eta argitaratuko dituen idatzizko euskarrietan eta euskarri digital eta audiobisualetan egongo da ikusgai.

Atzoko topaketara azaldu ziren bazkide eta langileei  euren borondatezko eta  interesik gabeko parte hartzea eskertzeko asmoz, kultura eta kirol ekimen ezberdinetako 70 sarrera baino gehiagoko zozketan parte hartzeko zenbakia eman zitzaien.

Behean azaltzen diren zenbaki sarituak dituztenek, tiketa ekarri eta sarrerak ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletan jaso ahal izango dituzte,  irailaren 17tik,  asteazkenetik,  aurrera. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!