ULMA gara! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA gara!

Eslogan horrekin ULMAn lan egiten dugun guztiok eta bakoitza gure Taldeko parte garela sinbolizatu nahi dugu. Hori da kanpora transmititu eta helarazi nahi dugun mezua: gure ingurunera, kolaboratzaileengana, bezeroengana, etab.
ULMA gara!
2014/09/05

Arrazoi horregatik, irailaren 11n egingo den ekimen erraz batean parte hartzera animatzen zaitugu, ULMAko ahalik eta bazkide eta langile gehien elkartu eta talde argazki bat egiteko. (Interesa baduzu zure Negozioko Marketin eta Komunikazio Departamentuetan lortu dezakezu informazioa).

Animatu!

Ekimen honetako parte-hartzaile guztiek ekitaldi desberdinetarako sarreren zozketan parte hartu ahal izango dute.

EGUNA: Irailaren 11
ORDUA: 18:00etan
TOKIA: ULMA Handling Systemseko aparkalekuan (Garagaltza Auzoa)